Hemen zaude: Hasiera › Ziztu bizian › Sendagaien hondakinek uretan sortzen duten kutsadura murrizteko bi metodo garatu ditu Leticia Santamaríak

Dokumentuaren akzioak

Sendagaien hondakinek uretan sortzen duten kutsadura murrizteko bi metodo garatu ditu Leticia Santamaríak

2021/02/16 - Unibertsitatea.net
UPNA/NUPen egin duen doktorego tesian kokatzen da ikerketa.
Sendagaien hondakinek uretan sortzen duten kutsadura murrizteko bi metodo garatu ditu Leticia Santamaríak

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Uretan dauden sendagaien hondakinak kentzeko eta lurpeko, azaleko edo kontsumoko uretara ez iristeko metodo bi garatu ditu Leticia Santamaríak doktorego tesian (UPNA/NUP).

Sendagaietan gehien kontsumitzen direnak aztertu dituzte ikerketan, hain zuzen, antiinflamatorio ez-esteroideoak (azido salizilikoa edo diklofenakoa). Uraren kutsatzaile horiek atxikitzeko eta bereizteko hidroxido bikoitz laminarrak erabili ditu, eta hauek sortzeko gainera, hondakin arriskutsu bat berrerabili du: aluminiozko gatz-zepak. Santamaríaren esanetan: “Sendotasun solidoko materialak dira, eta, sendagaiek kutsatutako uretan sartzean, material horren geruzetan geratzen dira, eta hori, gainera, ekonomia zirkularraren estrategiaren barruan dago”.

Irakurri ikerketaren gaineko xehetasunak hemen: UPNA/NUP.