Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Saturnoren hexagonoan geruza anitzetako laino sistema aurkitu eta karakterizatu dute

Dokumentuaren akzioak

Saturnoren hexagonoan geruza anitzetako laino sistema aurkitu eta karakterizatu dute

2020/05/08 - Unibertsitatea.net
UPV/EHUko Planeta Zientzien Taldeko kideek egin dute aurkikuntza.
Saturnoren hexagonoan geruza anitzetako laino sistema aurkitu eta karakterizatu dute

(Irudia: Pixabay LIzentzia. Iturria: Pixabay)

Saturnoren hidrogenozko atmosferan gertatzen diren fenomeno meteorologikoetatik azpimarragarriena da "hexagonoa". 1980an aurkitu zuten NASAren Voyager 1 eta 2 zundek eta orain, UPV/EHUko Planeta Zientzien Taldeak egindako ikerketak, hexagonoak "sandwich" erako geruza anitzeko egitura duela erakutsi du.

Ikertzaileen esanetan, "hodeien gainaldetik 300 kilometro gora hedatzen diren zazpi lainoz osatuta dago" eta beste "mundu hotz batzuek" ere laino geruzak dituzten arren, batek ere ez hainbeste eta hain modu erregularrean tartekatuta. Ikertzaileek jakin dutenez, lanbro geruza bakoitzak 7 eta 18 kilometro arteko lodiera du (bertikalean neurtuta), eta analisi espektralaren arabera, partikula oso txikiz osatuta daude (0,1-1 mikra arteko erradiokoak).

Irakurri jatorrizko albistea hemen: UPV/EHU.