Dokumentuaren akzioak
Sareko euskarazko produktuen katalogoa
2009/01/28 - Unibertsitatea.net
Gazteei zuzendutako katalogoa da eta aurtengoa bigarren edizioa da.
Sareko Euskarazko produktuen katalogoa Interneten dauden euskarazko baliabideei buruzko informazioa biltzen duen katalogoa da.
16-26 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta eta liburuxka formatua duen arren informazioa guztia biltzen duen CDa ere badakar.
Bertan 81 produktu biltzen dira, besteak beste informatikako tresnak eta baliabideak eskaintzen dituzten atariak, musikari buruzko web guneak, sareko irratiak, aldizkari elektronikoak, denbora-pasarako jokoak...
Udako euskal Unibertsitateak (UEU) izan du informazioa kudeatzearen ardura eta Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Alkarbide eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzaz argitaratu da.