Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Sarako 36. Idazleen Biltzarra apirilaren 22an eta 23an egingo da

Dokumentuaren akzioak

Sarako 36. Idazleen Biltzarra apirilaren 22an eta 23an egingo da

2019/04/15 - Unibertsitatea.net
Liburu aurkezpenak, hitzaldiak... egitarau zabala antolatu dute datorren asterako.

Apirilaren 22an eta 23an egingo da Sarako 36. Idazleen Biltzarra. Liburu aurkezpenak, hitzaldiak... egitarau zabala antolatu dute datorren asterako.

Astelehena publiko zabalari zuzendutako eguna izango da eta asteartea berriz profesionalei bideratutakoa. Bigarren eguneanĀ "Euskarazko literatura helduentzat" gaia jorratzeko aukera izango dute besteak beste argitaratzaileek, liburu saltzaileek, liburuzainek, idazleek, irakasleek eta ikasleek. Bertan parte hartzeko izena eman behar da helbidean.

UEU ere bertan izango da eta Ainize Madariaga Muthular-ek Komunitatea hats-bahiturik. Hiztunaren trauma: diagnosia eta paliatiboak liburua aurkeztuko du apirilaren 22an, 11:50etan.