Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Saguzarren azterketarako mintegi teoriko-praktikoa

Dokumentuaren akzioak

Saguzarren azterketarako mintegi teoriko-praktikoa

2012/05/22 - Unibertsitatea.net
UPV/EHUko Saguzarren estrategia trofiko eta espaziala Ikerketa Taldeak antolatu du mintegi hau, UEUren laguntzaz. Saguzarrak oso mehatxatuta dagoen animalia-taldea dira, eta mintegi honen helburu nagusia animalion biologia eta jarraipen metodoei buruz dagoen ezagumendu-eza gainditzea da.

Izan ere, saguzarren gaueko jardunak, babesleku askotan ezkutatzeak eta gizakiaren belarrirako entzungaitz diren ultrasoinuen erabilerak adituen esku utzi du luzaroan espezie hauen ikasketa. Egun baliabide teknologiko eta ezagumendu-maila nahikoa dago ugaztun-talde honen azterketa publiko zabalari helarazteko.

 

  • Ekainak 6. Saguzarren Sarrera

    • 16:00 – 17:30 Dibertsitatea eta Ekologia. Egoitz Salsamendi Pagola

    • 17:45 - 19:00 Kontserbazioa. Urtzi Goiti Ugarte

  • Ekaina 7. Populazioen Jarraipena

    • 16:00 – 17:00. Jarraipen Teknikak eta Ekokapena. Inazio Garin Atorrasagasti

    • 17:15 - 19:00. Ultrasoinuen detekzioa. Joserra Aihartza Azurtza

  • Ekainak 8. Saguzarren kontserbazio-ekimenen adibideak

    • 16:00 – 17: 00. Ezagutzak eta kontserbazio ardatzak Lapurdi aldean. Iker Elosegi

    • 17:15 – 19:00. Kataluniako saguzarren kontserbazio-ekimenak. Carles Flaquer Sanchez

    • 20:00 – 00:00. Irteera

  • Ekainak 9. Ultrasoinuen analisia eta identifikazioa.

    • 16:00 – 17: 00 eta 17:15-19:00 Soinua eta ultrasoinua. Saguzarren ultrasoinurako baliabideak.

    • 20:00 – 00:00. Irteera

Oharra: prezioak kafea, irteerak, eta egun bitako afariak ditu barne.

 

Plaza mugatuak. Izena emateko epea ekainaren 1ean amaitzen da: Saguzarren azterketarako mintegi teoriko-praktikoa

 

UPV/EHUko Saguzarren estrategia trofiko eta espaziala Ikerketa Taldea