Dokumentuaren akzioak
Sabin Salaberri konpositorearen hitzaldia Gasteizen: Soinuen mundu zoragarria
2019/12/10 - Unibertsitatea.net
Hitzaldia abenduaren 11n izango da, arratsaldeko 19.15etan UPV/EHUren Gasteizeko Letren Fakultatean.
Abenduaren 11n, "Soinuen mundu zoragarria" hitzaldia eskeiniko du Sabin Salaberri musikagile arabarrak Gasteizen.
Bertan, fenomeno fisiko hotz bat hizkuntza hunkigarri bero nola bihurtzen den azalduko du arratsaldeko 19.15etatik aurrera UPV/EHUren Letren Fakultateko Areto Nagusian.
Hitzaldia UPV/EHUren Arabako campuseko Esperientzia Gelek eta ACAEXA-AEIKE Arabako Esperientzia Geletako ikasle eta ikasle ohien elkarteak antolatu dute.