Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Psikoonkologiako Kongresua egingo da Deustuko Unibertsitatean

Dokumentuaren akzioak

Psikoonkologiako Kongresua egingo da Deustuko Unibertsitatean

2007/10/17 - Unibertsitatea.net
Hirugarren urtez antolatuko da kongresua. 2002an Valentzian antolatu zen eta 2005ean berriz Murtzian.

Urriaren 18tik 20ra bitartean Deustuko Unibertsitateak Psikoonkologiako III. Kongresu Nazionala hartuko du.

Kongresua, SEPOk (Sociedad Española de Psicología Oncológica) antolatu du eta bertan minbizia duten pazienteekin lan egiten duten psikoonkologoak, psikiatrak, medikuak eta erizainak bilduko dira.

Gaur gainera, bularreko minbiziaren eguna denez, gaiaren inguruko mahai ingurua antolatu du Deustuko Unibertsitateak arratsaldeko 18.00etan. Sarrera irekia da.