Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Psikologo euskaldunek zita dute azaroaren 16an Eibarren

Dokumentuaren akzioak

Psikologo euskaldunek zita dute azaroaren 16an Eibarren

2019/10/03 - Unibertsitatea.net
Psikologo Euskaldunen III. Topaketak antolatu ditu UEUk Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofizialaren laguntzarekin.
Psikologo euskaldunek zita dute azaroaren 16an Eibarren

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Psikologo Euskaldunen III. Topaketak antolatu ditu UEUk Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofizialaren laguntzarekin. Azaroaren 16an izango da zita, Eibarren, eta psikologian lanean ari diren profesional euskaldunak elkartzea, intereseko gaiak euskaraz jorratzea eta psikologo euskaldunen "sarea" antolatzea du helburu.

Hauxe da prestatu duten egitaraua:

 

9:15-9:30: Harrera eta ongi etorria. UEU eta Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofiziala.

9:30-10:00: Sarrera hitzaldia: "Euskara eta psikologoen lana", Xabier Isasi Balanzategi (UPV/EHUko irakaslea, UEUko kidea).

10:00-10:20: "Euskararen erabilera hezkidetzailea", Luixa Reizabal Arruabarrena eta Ainize Sarrionandia Peña (UPV/EHUko irakasleak. UEUko kidea).

10:20-10:40: "Familia, eskola eta komunitatearen arteko baterako hezkuntza: Koedukazioa", Alaitz Etxaniz Aranzeta (Psikologoa eta ikertzailea).

10:40-11:00: "Bigarren prisionizazioa eta euskal presoen adineko gurasoen osasun mentala", Eneko Sansinenea Mendez eta Iñaki Garcia Fernandez (UPV/EHUko irakasleak).

11:00-11:30: Atsedena. Kafea.

11:30-11:50: "Ebaluazio tresnak euskarara egokitzea", Jaione Onaindia Rodriguez (Deustuko Unibertsitatea).

11:50-12:10: "Familia terapia", Eneko Mendiluze Plaza (Familia Terapeuta).

12:10-12:30: "Portaera nahasteak nerabezaroan: seme-alaben gurasoenganako abusua", Daniel Marañon Balbuena (Osakidetza).

12:30-14:00: Psikologo euskaldunen sarea sortzeko bilera.

14:00-16:00: Bazkaria.

16:00-16:20: "Psikologo euskaldunak hezkuntza munduan", Jon Agirre Zaldunbide (Lauaxeta Ikastola).

16:20-16:40: "Gizarte zerbitzuetako psikologoak", Jon Elordui Ortuondo (Lagungo).

16:40-17:00: "Psikologia klinikoa euskaraz", Maritxu Jimenez Carnicero (UEUko kidea).

17:00-17:30: Amaiera: etorkizunerako proposamenak eta erronkak. Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofiziala.

 

Izena emateko edo informazio gehiagorako jo hona: Psikologo Euskaldunen III. Topaketa.