Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Proiektu artistikoak garatzeko hezkuntza-programa deitu dute Tabakalerak eta Artium Museoak

Dokumentuaren akzioak

Proiektu artistikoak garatzeko hezkuntza-programa deitu dute Tabakalerak eta Artium Museoak

2021/02/26 - Unibertsitatea.net
Praktika artistikoa izango da programaren muina, eta ikerketa, ekoizpena, pertzepzioa eta lan kritikoa sustatuko ditu.

Jarduera Artistikoen Institututaren 2. edizioan parte hartzeko sortzaileei zuzendutako deialdia egin dute Tabakalerak eta Artium Museoak.

Hezkuntza programak hiru hilabeteko iraupena izango du, maiatzaren 31tik abuztuaren 29ra, eta 10 artistek izango dute beraien proiektu artistikoak bertan garatzeko aukera.

Praktika artistikoa izango da programaren muina, eta ikerketa, ekoizpena, pertzepzioa eta lan kritikoa sustatuko ditu. Izena emateko aukera dago martxoaren 23ra arte. Xehetasunak hemen.

Iturria: Artium.