Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Urdaibaiko Biosfera Erreserban egiteko bi prestakuntza-beka eskaintzen ditu UNESCO Etxeak

Dokumentuaren akzioak

Urdaibaiko Biosfera Erreserban egiteko bi prestakuntza-beka eskaintzen ditu UNESCO Etxeak

2021/03/17 - Unibertsitatea.net
18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude eta 8 hilabeteko iraupena izango dute, maiatzaren 1etik abenduaren 31ra.
Urdaibaiko Biosfera Erreserban  egiteko bi prestakuntza-beka eskaintzen ditu UNESCO Etxeak

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Urdaibaiko Biosfera Erreserban egiteko 2 prestakuntza-beka eskaintzen ditu UNESCO Etxeak, Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzaren laguntzarekin.

Gazteak beraien lurraldearen antolamenduan esku hartzeko aukera ematea da helburua, biosfera-erreserbak kudeatzen laguntzeko eta haien garapen iraunkorra sustatzeko.

Lanaldi erdiko beka ordainduak (450€ gordin hileko) dira eta 8 hilabeteko iraupena izango dute (maiatzaren 1etik abenduaren 31ra). Ekoetxean (Busturia) egingo dira.

Bekak 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutakoak dira, turismoaren edo ingurumenaren sektoreetan esperientzia edo prestakuntza dutenei. Urdaibaiko Biosfera Erreserbarekin loturaren bat izatea eta euskara eta ingeles-maila altua izatea ere baloratuko da.

Hautagaitzak apirilaren 6rako bidali behar dira n.viota@unescoetxea.org (Nekane Viota) helbidera.

Xehetasun guztiak: Unesco etxea.