Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Praktika Artistikoetako eta Dantza Garaikideko egonaldietarako deialdia egin du Azkuna Zentroak

Dokumentuaren akzioak

Praktika Artistikoetako eta Dantza Garaikideko egonaldietarako deialdia egin du Azkuna Zentroak

2020/01/29 - Unibertsitatea.net
Holandan eta Kuban gauzatuko dira egonaldiak. Deialdietan eskaerak egiteko epeak martxoaren 4an eta 17an bukatuko dira.
Praktika Artistikoetako eta Dantza Garaikideko egonaldietarako deialdia egin du Azkuna Zentroak

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Praktika Artistikoetako eta Dantza Garaikideko egonaldietarako deialdia egin du Azkuna Zentroak. Sorkuntza garaikideari eta ikerketari laguntzeko egonaldiak dira eta Holanda eta Kuban egingo dira.

Dantza Garaikideko egonaldia Holandan egiten da, Dansateliers, Rotterdam sorkuntza eta erakusketa-zentroarekin lankidetzan. Deialdia martxoaren 4ra arte egongo da irekita.

Praktika Artistikoetako egonaldiak berriz, KCarlos Garaicoa estudioak Habanan (Kuba) duen Artista x Artista programarekin lankidetzan egiten da. Deialdia martxoak 17ra arte egongo da irekita.

Hemen dituzue deialdietarako oinarriak.