Dokumentuaren akzioak
Poesia itzultzeko itzultzaileei zuzendutako egonaldia Katalunian
2021/10/22 - Unibertsitatea.net
Egonaldia 2022ko apirilaren 1etik 8ra izango da eta eskaerak azaroaren 15erako egin behar dira.
Etxepare Euskal Institutuak, Consello da Cultura Galegak eta Institut Ramon Llullek poesia itzultzeko egonaldia antolatu dute Katalunian.
Itzultzaileei zuzendutako egonaldia Oloten izango da, Faberllull egoitzan, 2022ko apirilaren 1etik 8ra. Deialdiaren helburua "lanerako, inspiraziorako eta elkartrukerako gunea eskaintzea".
Interesatuek eskaera azaroaren 15erako egin behar dute. Informazioa +: Etxepare.