Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Pirinioetan behatutako animalia mota guztiak batuko dituen webgunea sortuko da

Dokumentuaren akzioak

Pirinioetan behatutako animalia mota guztiak batuko dituen webgunea sortuko da

2018/11/09 - Unibertsitatea.net
Webgunea elikatzeko herritarrak animalia espezieen behaketan ere formatuko dituzte.
Pirinioetan behatutako animalia mota guztiak batuko dituen webgunea sortuko da

(Irudia: CCO CreativeCommons. Iturria: Pixabay)

Behatutako Pirinioetako animalia mota guztiak batuko dituen webgunea sortuko dute hainbat erakundek elkarlanean.

Faunapyr du izena webguneak eta beste datu-base batzuetan barreiatutako milioika datu gune bakar batean batzea du helburu.

Honez gain, webgunea elikatuta mantentzeko beste lan ildo bati ere ekin diote: herritarrak animalien behaketan formatzeari. Natura maite duten herritarrak asko dira, baita espezieak identifikatzeko interesa dutenak zein hauek webgunera gehitzeko prest daudenak.

Proiektua 2020ra arte luzatuko da baina data horretatik aurrera ere webgunea irekita egongo da fauna behaketatik eratorritako informazio eguneratua jasotzeko.

Iturria: Aranzadi Zientzia Elkartea