Dokumentuaren akzioak
Pirinioetako elur-geruzaren lodiera erdira jaitsiko da 2050erako
Pirinioetako bataz besteko tenperatura 1, 2 gradu igo dela eman du jakitera Klima-Aldaketarako Pirineoetako Behatokiak (OPCC). Alegia, mundu mailan igo den bataz bestekoa baino (0,85 gradu) %30 gehiago.
Honek bere ondorioak ditu eta esaterako Pirinioetako glaziarren erdiak desagertu dira azken 35 urtetan, gainera 2050erako elur geruzaren lodiera erdira jaitsiko dela iragarri dute.
Bi urtez 100 aditutik gora aritu dira gaia aztertzen eta emaitzak "El cambio climático en los Pirineos: impactos, vulnerabilidades y adaptación" deritzon txostenean jaso dituzte.
Pirineoetan klima aldaketak eragin ditzazkeenei aurre egiteko estrategiak lantzeko pausoak ematen aritu dira. Izan ere klima-aldaketa ikertzearen beharra azpimarratzen dute ikertzaileek, klima-aldaketa errealitate bat delako, gertatzen ari den zerbait.
Iturria: SINC