Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Pi zenbakiaren eguna martxoaren 13an egingo da Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Pi zenbakiaren eguna martxoaren 13an egingo da Bilbon

2019/03/04 - Unibertsitatea.net
Bilboko Bizkaia Aretoan izango da ekitaldia eta Basque Center for applied Mathematics (BCAM) zentroak eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak bultzatu dute.

Pi zenbakia konstante matematiko garrantzitsuenetakoa da eta 2009an AEBetako Kongresuak martxoaren 14a Pi Zenbakiaren Eguna izendatu zuen.

Bilboko Bizkaia Aretoan martxoaren 13an ospatuko da eguna, BCAM–NAUKAS ekitaldiaren barruan. Hona hemen antolatu dituzten ekintzak:

9:00-16:30: Matematika Tailerrak. Tailerrak doakoak dira baina ikastetxeek aldez aurreko izena eman behar dute kzk.ehu@gmail.com helbidean.

  • Lehen Hezkuntza 5. eta 6. mailak:
  • 09:00 – 10:00: Paπroflexia matematikaz blai, José Ignacio Royo.
  • 10:30 – 11:30: Paπroflexia matematikaz blai, José Ignacio Royo.
  • 12:00 – 13:00: π, atracción fractal, Covadonga Rodríguez-Moldes eta Cristina Montero.
  • 15:15 – 16:15: π, atracción fractal, Covadonga Rodríguez-Moldes eta Cristina Montero.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 1. eta 2. mailak:
  • 09:00-10:00: Juegos Gigantes, Pedro Alegría eta Raúl Ibañez.
  • 10.30-11.30: Juegos Gigantes, Pedro Alegría eta Raúl Ibañez.
  • 12:00 – 13:00: Juegos Gigantes, Pedro Alegría eta Raúl Ibáñez.
  • 15:15 – 16:15: Juegos Gigantes, Pedro Alegría eta Raúl Ibáñez.

 

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 3. eta 4. mailak:
  • 09:00 – 10:00: Fractales fabulosos, Caroline Ainslie.
  • 10:30 – 11:30: Fractales fabulosos, Caroline Ainslie.
  • 12:00 – 13:00: Math mystery box, Nerea Casas.
  • 15:15 – 16:15: Math mystery box. Nerea Casas.

 

19:00 – 21:00 BCAM-NAUKAS: 15 minutuko hitzaldi laburrak izango dira. Bertan Pi zenbakiaren propietateak eta eguneroko bizimoduan dituen aplikazioak emango dira ezagutzera besteak beste. Sarrera librea eta doakoa da lekuak bete arte.

  • 19:00-19:15: BCAM-NAUKAS ekitaldiaren aurkezpena.
  • 19:15-19:30: E-pi-logo (Después de esto, mi carrera ha muerto), Aniceto Murillo (Malagako Unibertsitatea).
  • 19:30-19:45: Matemáticas modernas, Paz Morillo (Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa).
  • 19:45-20:00: Metamateriales, invisibilidad y la capa de Harry Potter, Pedro Caro (BCAM-Ikerbasque).
  • 20:00-20:15: El problema de Josefo: cómo las matemáticas pueden salvarte la vida, Luz Roncal (BCAM-Ikerbasque).
  • 20:15-20:30: Pizza y terraplanistas, Alberto Márquez (Sevillako Unibertsitatea).
  • 20:30-20:45: Palo seco, Deborah García Bello (A Coruñako Unibertsitatea).

 

Ekitaldia Basque Center for applied Mathematics (BCAM) zentroak eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak bultzatu dute.

Iturria: Zientzia Kaiera

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)