Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Pazienteak unibertsitateko trebatzaile

Dokumentuaren akzioak

Pazienteak unibertsitateko trebatzaile

2018/11/08 - Unibertsitatea.net
UPNA/NUPek abiatu du proiektua eta Erizaintzako, Fisioterapiako eta Gizarte Laneko ikasleek bi paziente dituzte trebatzaile “Pazientearen ikuspegia diziplina anitzeko laguntzan integratzea” irakasgaian.
Pazienteak unibertsitateko trebatzaile

(Irudia: CCO CreativeCommons. Iturria: Pixabay)

UPNA/NUPeko Erizaintzako, Fisioterapiako eta Gizarte Laneko ikasleek ezohiko bi trebatzailek dituzte unibertsitatean: pazienteak. Ipar Amerikako unibertsitateak aitzindariak dira unibertsitateko prestakuntzan pazienteak sartzen eta Montrealgo Unibertsitatearekin duten elkarlanetik sortu da proiektua.

“Pazientearen ikuspegia diziplina anitzeko laguntzan integratzea” du izena irakasgaiak eta helburu garrantzitsu bi lortzen ditu: hiru diziplinetako ikasleak talde-lanean jartzen ditu eta paziente batek trebatzen dituenez, gaixoaren ikuspuntua ezagutzeko eta baloratzeko aukera dute. Proiektuko pazienteak Manuel Arellano Armisén eta Vicente Pellicer Aznar dira, giltzurruneko bi transplante izan ditu lehenak eta giltzurruneko eta gibeleko transplante bana bigarrenak.

Esperientziarekin "pazientearen zaintza" eredutik "zaintza pazientearekin elkarlanean" eredurako saltoa eman nahi dute.

Iturria: UPNA/NUP