Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Pau Arenós kazetariak "La Cocina de los Valientes" liburua aurkeztuko du Basque Culinary Center-en

Dokumentuaren akzioak

Pau Arenós kazetariak "La Cocina de los Valientes" liburua aurkeztuko du Basque Culinary Center-en

2012/03/12 - Unibertsitatea.net
Pau Arenós kazetariak "La Cocina de los Valientes" liburua aurkeztuko du datorren martxoaren 21ean Donostiako Basque Culinary Center-en.

Pau Arenós, El Periódico de Catalunya-ko erredaktore-burua, Dominical aldizkariaren koordinatzailea eta 2005eko Gastronomía Sari Nazionalaren irabazlea da, gastronomia eta sukaldearekin maiteminduta dagoena.

"La Cocina de los Valientes" liburuan gaur egungo gastronomiaren argazki panoramikoa topatu dezakegu. 400 orrietan zehar nola, zer eta zergatik jan behar dugun hausnarketa egiten du.

Hitzaldia martxoaren 21ean izango da Basque Culinary Center-eko auditoriumean, arratsaldeko 16:00etan.

Hitzaldira joateko 943 574 509 telefonora deitu behar da.