Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Pantaila aurreko ekintzek eragin kaltegarria dute ikasleen errendimendu akademikoan

Dokumentuaren akzioak

Pantaila aurreko ekintzek eragin kaltegarria dute ikasleen errendimendu akademikoan

2019/11/29 - Unibertsitatea.net
Jaume I Unibertsitateko LIFE ikertaldeko ikertzaileek eta Gaztela-Mantxako Unibertsitateko Ikasketa Soziosanitarioen Zentroak egin dute ikerketa elkarlanean.
Pantaila aurreko ekintzek eragin kaltegarria dute ikasleen errendimendu akademikoan

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: PIxabay)

Pantaila aurreko ekintzek errendimendu akademikoan eragin negatiboa dute. Horixe ondorioztatu du Jaume I Unibertsitateko LIFE ikertaldeko ikertzaileek eta Gaztela-Mantxako Unibertsitateko Ikasketa Soziosanitarioen Zentroak elkarlanean egindako ikerketak.

Pantaila aurrean egiten den ekintza bakoitza, hala ere, indibidualki aztertu behar dela diote ikertzaileek. Izan ere, eskolako edo institutuko errendimendu akademikoan eragin negatiboena duten pantaila aurreko ekintzak, telebista ikustea eta bideo-jokoetan jolastea direla erakutsi dute datuek.

Ikerketan, ordenagailu, Internet, mugikor, telebista eta bideo-jokoen aurrean ematen den denbora edo maiztasuna hartu dituzte kontutan. Baita honek hizkuntzaren eta matematiken esparruan duen eragina.

1958 eta 2018 urte bitartean identifikatutako 6.000 azterlanetan oinarritu dira ikerketan. Aztertutako dokumentazioan 23 herrialdetako 4-18 urte bitarteko 480.479 parte hartzaileren datuak ikertu dituzte.

Iturria: SINC.