Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Pamela Diggle biologoa eta Jean-Marie Lehn kimikaria Iruñean egongo dira datorren astean

Dokumentuaren akzioak

Pamela Diggle biologoa eta Jean-Marie Lehn kimikaria Iruñean egongo dira datorren astean

2019/09/27 - Unibertsitatea.net
Urriaren 4an izango dira hitzaldi biak. Passion for Knowledge (P4K) 2019 jaialdiaren barruan eskainiko dira.
Passion for Knowledge (P4K) 2019 jaialdiaren barruan hitzaldi ireki bi antolatu dituzte Iruñean. Urriaren 4an izango dira hitzaldi biak eta punta-puntako zientzialari bik parte hartuko dute:

  • Pamela Diggle landareetan espezializatutako biologoa da eta eboluzioak landareen garapenean nola eragiten duen ikertzen du. Hitzaldian Alaskako kasua ekarriko du, klima-aldaketaren erritmoa bereziki azkarra baita bertan.
  • Jean-Marie Lehnek Kimikako Nobel Saria jaso zuen 1987an molekulen ezagutzaren oinarri kimikoari buruz egindako lanarengatik. Hitzaldian zientziari buruzko gogoeta kontzeptual orokorrak aurkeztuko dira.

 

Hitzaldiak Baluarte Batzar Jauregian eta Nafarroako Auditorioan izango dira eta doakoak diren arren izena eman beharra dago.