Dokumentuaren akzioak
Oxford unibertsitateak Iberiar Ikasketen XV. Foroa antolatu du ekainaren 20, 21 eta 22rako
2012/01/17 - Unibertsitatea.net
Erdi aroko hizkuntzen eta hizkuntza modernoen fakultateak antolatutako ekimen honetan euskarak lehenengoz parte hartuko du.
Euskarak eta euskal kulturak zinemarekin eta literaturarekin dituzten harremanak aztertuko dituzte foroan, eta helburuetako bat iberiar penintsulako kultura, hizkuntza eta naziokotasun aniztasuna lantzea dira.
Foroan parte hartzeko epea otsailaren 3ra artekoa da. Interesatuek 200-250 hitz bitarteko laburpenak bidali beharko dituzte posta elektronikoz: fisoxford@gmail.com
Informazio gehiago: Iberiar Ikasketen XV. Foroa