Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ospitalean erditzearen esperientzia ikertu du Beatriz Pereda Goikoetxeak

Dokumentuaren akzioak

Ospitalean erditzearen esperientzia ikertu du Beatriz Pereda Goikoetxeak

2020/03/06 - Unibertsitatea.net
UPNA/NUPen aurkeztu du doktorego tesia.
Ospitalean erditzearen esperientzia ikertu du Beatriz Pereda Goikoetxeak

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Beatriz Pereda Goikoetxeak ospitaleetako erditzeen esperientzia ikertu du doktorego tesian. Horretarako, erditutako emakumeak elkarrizketatu ditu, baita bi urtetan zehar Donostia Ospitalean erditzeak artatu dituzten profesionalak.

Peredaren esanetan "haurgintzan, prozesu fisiologikoak eta psikologikoak nahasten dira, eta prozesu horietan eragina dute alderdi sozialek, ingurumenekoek, antolamendukoek eta politikoek. Horiek guztiek eragina izan dezakete amaren eta seme edo alabaren ongizatean, bai eta amaren eta seme edo alabaren arteko erlazioan eta amaren eta haren bikotekidearen artekoan ere".

Hori dela eta, amentzako erditzearen esperientzian positiboak eta negatiboak diren faktoreak aztertu ditu. Erditzearen esperientzia positiboa izateko esaterako beharrezkoa ikusten dute profesionalekin konfiantzazko hartu emana sortzea, informazioa, bikotearen inplikazioa eta babesa besteak beste. Esperientzia negatiboarekin lotzen dituzte berriz, informazio falta, irizpideen batasun falta, kontrol eza, bikotearen babes falta...

Ikertzailearen esanetan, erditzean, emakumeengan egon behar da zentratuta zaintza. Zainketa pertsonalizatua izan behar da, indibidualizatua, osoa, jarraitua, bakoitzaren baloreak, hautuak, kultura eta nahiak errespetatzen dituena. Emakumearenak eta bikotearenak.

Honez gain, beharrezkoa ikusten du iritzi eta esperientzien elkartrukerako emakumeen, bikoteen eta profesionalen arteko interakzio guneak sortzea.

Xehetasun guztiak hemen: UPNA/NUP.