Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Osasunari buruzko mahai-inguru zikloa antolatu dute martxoan Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Osasunari buruzko mahai-inguru zikloa antolatu dute martxoan Bilbon

2020/03/04 - Unibertsitatea.net
UEUren Osasun sailak antolatu du UPV/EHUren laguntzarekin. Martxoaren 5ean, 12an eta 26an izango dira.
Osasunari buruzko mahai-inguru zikloa antolatu dute martxoan Bilbon

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

UEUren Osasun sailak osasunari buruzko mahai-inguru zikloa antolatu du Bilbon UPV/EHUren laguntzarekin.

Martxoan izango da zikloa, arratsaldeko 18.30etatik aurrera UPV/EHUren esperientzien geletako egoitzan (Banco de España kalea 2).

Hona hemen egitaraua:

  • Martxoak 5: OSASUNA EZKERRETIK
    • Karlos Ibarguren. EH Bilduko Osasun Idazkaria, larrialdietako medikua eta UEUkidea.
    • Gotzon  Alvarez. Osakidetzako langilea eta LAB sindikatuko ordezkaria.
    • Moderatzailea: Angel Bidaurrazaga. Doktorea, medikua eta UEUko Osasun saileko kidea.
  • Martxoak 12: OSASUN HEZKUNTZA
    • Joseba Pineda. Doktorea, Medikuntza eta Erizaintzako dekanoa eta Farmakologiako irakaslea.
    • Aitor Montes. Osakidetzako familia medikua Aramaioko anbulatorioan.
    • Joseba Fernandez de Retana. Pediatriako egoiliarra Gasteizen.
    • Iker Corres. Erizaintzako ikaslea.
    • Moderatzailea: Oier Ateka. Barne medikuntzako sendagilea, UPV/EHUko irakaslea eta UEUko Osasun saileko sailburua.
  • Martxoak 26: Genomikaren erronka eta muga zientifiko, etiko eta legalak.
    • José Ramón Bilbao. Doktorea, Genetika Medikoko EHUko irakasle agregatua, EHUko eta Biocruces-Bizkaia Osasun Ikerketa Institutuko Immunogenetika ikerketa taldeko koordinatzailea eta Genomikan aditua.

    • Ekain Payán Ellacuria. FPI doktoregaia, Zigor-Zuzenbideko EHUko irakasle laguntzailea, Zuzenbidea eta Giza-Genoma Katedrako ikertzailea eta Edizio Genikoaren Bioetikan eta Legeetan aditua.

    • Moderatzailea: Nora Fernandez-Jimenez. Doktorea, EHUko irakasle atxiki eta ikertzailea, UEUko Osasun sailkidea eta Genomikan aditua.

Saioak irekiak eta doanekoak dira, aforoa bete arte.