Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Osasun alorreko profesionalak erabiltzen ari diren maskarak aztertu dituzte Nafarroako Unibertsitatean

Dokumentuaren akzioak

Osasun alorreko profesionalak erabiltzen ari diren maskarak aztertu dituzte Nafarroako Unibertsitatean

2020/04/02 - Unibertsitatea.net
18 hornitzaileren 40 maskara mota aztertu dituzte.
Osasun alorreko profesionalak erabiltzen ari diren maskarak aztertu dituzte Nafarroako Unibertsitatean

(Irudia: Pixabay LIzentzia. Iturria: Pixabay)

Osasun alorreko profesionalak koronabirusaren aurka erabiltzen ari diren maskaren kalitatea eta eraginkortasuna ikertzen ari dira Nafarroako Unibertsitatean. Guztira 18 hornitzaileren 40 maskara mota aztertu dituzte eta lehenengo eskaerak Nafarroako Unibertsitate Klinikoak eskatutakoak izan baziren ere, bestelako erakunde eta norbanakoek eskatutakoak ere egin dituzte.

Ikerketa "zaintzen gaituztenak zaintzeko" helburuarekin hasi zuten. Maskarek partikulak blokeatzeko duten gaitasuna ezagutzea da ikerketaren asmoa eta ikerketaren emaitzak ikusita argi dute ikertzaileek: homologatutako maskarak erabiltzeko gomendioa luzatu dute. Artisau maskarek babes txikiagoa ematen dutela diote eta segurtasun sentsazio faltsua eman dezaketela.

Edozein maskarak eraginkortasuna bermatzeko ondo ezartzea beharrezkoa dela azpimarratu dute.

Iturria: Nafarroako Unibertsitatea.