Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ondare historikoa eta graffitiak

Dokumentuaren akzioak

Ondare historikoa eta graffitiak

2009/04/06 - Unibertsitatea.net

UPV/EHUko doktorego tesi batek ondare historikoko materialak babesteko graffitien kontrako produktu bat garatu du.

Kimikan lizentziatutako Oihana GarcĂ­a Mercero da "Design and study of the behaviour of a new anti-graffiti concept for its application in cultural heritage"  tesiaren egilea. Bi zati bereizten dira lanean:

    • Batetik, higatutako substratu porotsuen behar espezifikoak ikertu dira eta horren arabera graffitien kontrako produktu berriaren propietate idealak definitu dira.
    • Bestetik, graffitien kontrako produktu berriaren portaera ikertu da eta entseguak egin dira laborategian nahiz kondizio errealetan.