Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ohiko gosari eredua ez da pertsona guztientzako baliagarria Nafarroako Unibertsitateko ikerketa baten arabera

Dokumentuaren akzioak

Ohiko gosari eredua ez da pertsona guztientzako baliagarria Nafarroako Unibertsitateko ikerketa baten arabera

2019/05/15 - Unibertsitatea.net
Nutriziorako Ikerketa Zentroko ikertzaileek Nutrizio Pertsonalizatuaren alde egiten dute.
Ohiko gosari eredua ez da pertsona guztientzako baliagarria Nafarroako Unibertsitateko ikerketa baten arabera

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Gosariak ikertzen ari dira Nafarroako Unibertsitateko Nutriziorako Ikerketa Zentroko (CIN) ikertzaileak. Hain zuzen, eguneko lehenengo janariari lotutako gai desberdinak: esnatu bezain laster gosaltzearen egokitasuna; esneki, zereal, fruta edo haragikietan oinarritutako ohiko gosari eredua mantendu behar den; edo jaten den karbohidrato, proteina edo grasa kopuruaren arabera elikagai desberdinen konbinazioa kontrolatzearen garrantzia.

Proiektuak elikagaien nutrienteak banaka kontuan hartzen ditu (karbohidratoak, proteinak, gantzak...) eta baita nutriente hauek beraien artean nola konbinatu. 2017tik ari dira gosarietan ohikoak diren ogi, haragiki, konpota, fruta eta barazki desberdinak aztertzen eta horretarako baraurik parte hartzen duten boluntarioen kolaborazio dute.

Ikerketa ohiko gosari ereduak pertsona guztietan ez duela funtzionatzen dio eta ikertzaileentzat gakoa Nutrizio Pertsonalizatuan dago. Hauen esanetan hauxe litzateke elikadura txarrari lotutako hainbat gaixotasun prebenitzeko erreminta; obesitatea, diabetesa edo gibel koipetsua esaterako.

Orain boluntario berriak behar dituzte, 50 eta 80 urte bitarteko pertsonak, pisu normala edo gainpisua dutenak. Interesatuek voluntariosnut@unav.es helbidera idatzi dezakete edo 948 425744 telefonora deitu.

Iturria: Nafarroako Unibertsitatea.