Dokumentuaren akzioak
Euskal Herriko odonatuak identifikatzeko gakoak argitaratu ditu Aranzadi Zientzia Elkarteak
2019/09/11 - Unibertsitatea.net
Iñaki Mezquita aditua da argitalpenaren egilea eta helburua da Euskal Herriko odonatuak erraz identifikatzen jakiteko gakoak ematea.
Euskal Herriko odonatuak identifikatzeko gakoak ematen dituen argitalpena kaleratu du Aranzadi Zientzia Elkarteak. Iñaki Mezquita da egilea eta aditua da txitxi-burruntzi eta sorgin-orratzetan.
Euskal geografian aurkitu daitezkeen odonatuak erraz identifikatzeko erreminta izateko argitaratu da lana eta eskuragarri dago ondorengo estekan: Euskal Herriko odonatuak identifikatzeko gakoak (euskaraz 41. orritik aurrera).