Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Odonatu, tximeleta, anfibio eta narrastiak ezagutzeko ikastaroa antolatu dute Eibarren

Dokumentuaren akzioak

Odonatu, tximeleta, anfibio eta narrastiak ezagutzeko ikastaroa antolatu dute Eibarren

2020/03/11 - Unibertsitatea.net
Apirilaren 25ean eta 26an egingo da ikastaroa eta izen ematea martxoaren 27an bukatuko da.
Odonatu, tximeleta, anfibio eta narrastiak ezagutzeko ikastaroa antolatu dute Eibarren

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

"Bizidun bila I. Non daude eta nola ikus ditzakegu?. Odonatu, tximeleta, anfibio eta narrastiak" ikastaroa antolatu dute Eibarren, apirilean.

Bizidunen inguruko interesa duen edonori zuzendutako ikastaroa da, kontserbazioa oinarri hartuta animaliak errespetuz behatzen ikasteko ikastaroa.

Hona hemen egitaraua:

Apirilak 25

  • 10:00-14:00 Azalpen teorikoa (identifikazioa, behatze teknikak, argazkigintza...).
  • 15:00-20:00 Narrasti eta tximeleta bila.
  • 21:00-23:00 Anfibio bila (aukerakoa).

 

Apirilak 26

  • 10:00-14:00 Odonatu bila.

 

Martxoaren 27a izango da izena emateko azken eguna eta xehetasun guztiak hemen aurkituko dituzu: "Bizidun bila I. Non daude eta nola ikus ditzakegu?. Odonatu, tximeleta, anfibio eta narrastiak".