Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Océanos" dokumentalaren grabaketan 5.000 itsas espezie berri aurkitu dituzte

Dokumentuaren akzioak

"Océanos" dokumentalaren grabaketan 5.000 itsas espezie berri aurkitu dituzte

2010/04/21 - Unibertsitatea.net

"Océanos" superprodukzio frantziarra ostiral honetan (apirilak 23) estreinatuko da zinemetan.

Planetako ozeanoetan lau urte luzez egindako lanaren emaitza da eta 50 milioi eurotik gorako kostua izan du.

Grabaketan 5.000 itsas espezie berri aurkitzeko aukera izan dute zientzialariek. Hauen esanetan ozeanoen historia hasi baino ez da egin asko baitago ikertzeko.

Dokumentalaren helburu nagusia da ozeanoetako hainbat espeziek desagertzeko duten arriskua jakitera ematea.