Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Objektuak altxatu eta mugitzeko gai den izpia

Dokumentuaren akzioak

Objektuak altxatu eta mugitzeko gai den izpia

2015/10/28 - Unibertsitatea.net
Munduko soinu-trakzioko lehen izpia eraiki du ikertzaile talde batek, Asier Marzo Perez NUPeko informatika ingeniaria izan da horietako bat.

Nafarroako Unibertsitate Publiko, Bristol eta Sussexeko (Britania Handia) ikertzaile talde batek, Ultrahaptics izeneko enpresarekin batera, soinu-trakziozko munduko lehen izpia eraiki du, soinuaren uhinen bidez objektuak altxatu eta mugitzeko gai den izpia, hain justu. Nature Comunications aldizkarian argitaratu dute lana eta horren egile nagusia Asier Marzo Perez informatika ingeniaria da, NUPen Doktoretza burutzen ari da bera. 

Objektuak heldu eta altxatzeko gaitasuna dute trakzio izpiek, distantzia batera dauden objektuak mugitzekoa. Ikertzaileek intentsitate handiko soinu-uhinez baliatzen diren trakzio izpi funtzionala eraiki dute, eta horrek, objektu txikiak heldu eta mugitzeko gai den holograma akustiko bat sortzen du. 

Mota askotako erabilerak izan ditzake izpi honek, besteak beste, produkzio industrialeko lerro batean objektu hauskorrak garraiatu eta muntatzeko kontaktu fisikorik izan beharrik gabe. 

Hemen duzue artikulu osoa irakurgai: Trakzio izpiak.