Dokumentuaren akzioak
NUPeko ikerlari batek Nafarroako Pirinioetako basoaren inguruan ikertzeko beka bat jaso du
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Natura Ingurunearen Zientzien Saileko Ekologia eta Ingurumena saileko ikertzailea da Yueh-Hsin Lo, eta Horizonte 2020 Europako Batasunaren Ikerketa eta Berrikuntzarkao Esparru Programako Marie Sklodowska-Curie Jardueren barruan aukeratu dute. Europa osoko proiektuak zorrotz ebaluatu ostean, Ikerketarako Agentzia Exekutiboak proiektu honi 170.000 euro ematea erabaki du.
Europako ikertzaileek giza-potentziala suspertzea litzateke Marie Sklodowska-Curie Jardueren helburua, kopuruz eta kalitatez suspertzea hain justu. Hori lortze aldera, ikerketa-karrera eredu erakargarria sortzen ari dira, Europako ikertzaileak Europan geratzeko eta munduko gainerako lekuetako ikertzailerik onenak Europara etor daitezen.
Proiektua NUPen bertan burutuko da. 2014an hasi zen NUPen ikertzen Yueh-Hsin Lo, hiru urtez Taiwaneko Unibertsitate Nazionalean aritu ostean. Oihanen kudeaketa iraunkorra eta prozesu ekologikoen inguruan aztertu du , 29 argitalpen baino gehiago egin ditu eta bi liburu argitaratu ditu.
Hemen duzue artikulu osoa: Yueh-Hsin Lo NUPeko ikertzaileak Marie Curie laguntza bat jaso du.