Dokumentuaren akzioak
Parte hartu UEUko lehiaketan: "Nr jntziko znuke? Nr erntzi? Zrgatik?"
2009/05/04 - Unibertsitatea.net
UEUko Udako Ikastaroen aurtengo leloa "Udako ikastaroak jantzi" da eta jantzi hitzarekin jolasten jarraitzeko lehiaketa proposamena egin dute UEUkoek.
Lehiaketan parte hartzeko galdera hau erantzun behar da: Nr jntziko znuke? Nr erntzi? Zrgatik?
Erantzuna komunikazioa@ueu.org helbidera bidali behar da maiatzaren 22a baino lehen eta originalenak Udako Ikastaroetarako matrikula bat eta Netbook bat irabaziko du.
Erantzun guztiak ueu365 blogean argitaratuko dira eta erantzunik originalena zein den Kike Amonarriz eta Ilaski Serrano telebista aurkezleek aukeratuko dute.