Dokumentuaren akzioak
Nola jaso zuten Darwinen ekarpenak euskal intelektualek?
Darwin 1809ko otsailaren 12an jaio zen. Bere jaiotzaren urteurrena ospatzeko Darwinen Eguna antolatu dute, Bilbon, UPV/EHUko Kultura Zientifikoaren Katedrak, El Correo egunkariak eta Bilboko udalak.
Arratsaldeko 19:00etan, Bidebarrieta Liburutegian, hitzaldi bana emango dute Kepa Altonagak -Euskal Herriko Unibertsitateko zoologoa- eta José María Bermúdez de Castrok -paleontologoa, Atapuercako indusketen zuzendaritza kidea eta Giza Eboluzioari buruzko Ikerketa Zentro Nazionaleko zuzendaria-.
Kepa Altonagaren hitzaldia "Darwin en Lotilandia" izango da. Eta, kontatuko du XIX. mende bukaerako eta XX.aren hasierako euskal intelektualek nola jaso zituzten naturalista ingelesaren ideiak.
Bermúdez de Castroren hitzaldia ""Evolución del género Homo" izango da. Eta, Homo generoaren -gizakion generoa- eboluzioaz mintzatuko da.