Dokumentuaren akzioak
Noka, emakume zinegileen film luzeen proiektuak laguntzeko deialdia abian da
2022/01/31 - Unibertsitatea.net
Hiru hautagai aukeratu dira eta bakoitzak 4.000 euroko laguntza ekonomikoa jasoko du. Otsailaren 15a izango da proiektuak jasotzeko azken eguna.
Noka 2022 Emakume Zinegileen Mentoring Programa abian da. EAEko eta Nafarroako emakume zuzendari berrien film luzeen proiektuak gidatzea eta bultzatzea du helburua eta hiru zuzendariren proiektuak hautatuko dira. Bakoitzak 4.000 euroko laguntza ekonomikoa jasoko du.
Eusko Jaurlaritzak bultzatzen du programa eta Tabakalerak koordinatzen du Zineuskadirekin lankidetzan. Proiektuak jasotzeko azken eguna otsailaren 15a izango da (12:00) eta martxoaren 15ean jakinaraziko dira programan parte hartzeko hautatutako hiru proiektuak.
Info +: Tabakalera.