Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Noka, emakume zinegileen film luzeak laguntzeko deialdia

Dokumentuaren akzioak

Noka, emakume zinegileen film luzeak laguntzeko deialdia

2021/02/18 - Unibertsitatea.net
Tabakalerak antolatu du eta hiru hautagaietako bakoitzak 4.000 euroko laguntza ekonomikoa jasoko du. Bihar da, otsailak 19, proiektuak jasotzeko azken eguna.
Noka, emakume zinegileen film luzeak laguntzeko deialdia

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Noka Mentoring EAEko eta Nafarroako emakume zuzendari berrien film luzeen proiektuak gidatzeko eta laguntzeko Tabakalerak antolatutako deialdia da.

Hiru tutorek lagunduko dute prozesua eta hiru zuzendariren proiektuak hautatuko dira. Bakoitzak 4.000 euroko laguntza ekonomikoa jasoko du.

Proiektuak jasotzeko azken eguna otsailaren 19a da (12:00) eta martxoaren 12an jakinaraziko dira programan parte hartzeko hautatutako hiru proiektuak.

Informazio guztia hemen: Tabakalera.