Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nobelak sortzeko Augustin Zubikarai beka abian da

Dokumentuaren akzioak

Nobelak sortzeko Augustin Zubikarai beka abian da

2021/07/13 - Unibertsitatea.net
6.000 euroko diru saria eskuratuko du irabazleak. Proiektuak urriaren 31rako aurkeztu behar dira.
Nobelak sortzeko Augustin Zubikarai beka abian da

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Nobelak sortzeko Augustin Zubikarai saria abian da. XXI. edizioa da aurtengoa eta Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute.

Deialdira eleberriak idazteko proiektuak aurkeztu behar dira, "jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak".

Ana Urkiza, Leire Bilbao eta Xabier Mendigurenek osatuko dute epaimahaia eta irabazleak, 6.000 euroko diru saria eskuratuko du. Proiektuak urriaren 31ra arte bidali behar dira helbidera.

Oinarriak eta gainerako xehetasun guztiak hemen: Elkar.