Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Noailleseko gubila larrua bezalako material bigunak zulatzeko erabiltzen zen

Dokumentuaren akzioak

Noailleseko gubila larrua bezalako material bigunak zulatzeko erabiltzen zen

2019/06/07 - Unibertsitatea.net
Gravette aldiko gubilak aurkitu dituzte Isturitzeko koban eta hauen bereizgarriak ikertu dituzte UPV/EHUko ikertzaileek.
Noailleseko gubila larrua bezalako material bigunak zulatzeko erabiltzen zen

Irudia: UPV/EHU

Duela 29.000 eta 21.000 urte bitarteko aztarnategia da Isturitzekoa, Gravette aldikoa. Bertan, milaka gubil aurkitu dituzte eta UPV/EHUko ikerketa talde batek Isturitzeko kobazuloko IV. mailako Noailleseko gubil bildumaren azterketa teknologikoa, tipometrikoa, morfotipologikoa eta, nagusiki, funtzionala egin du. Emaitzak Journal of Archaeological Science: Reports aldizkarian argitaratu dituzte.

Ikertzaileek zera ondorioztatu dute, Noailleseko gubilak larruazala edo antzeko materia organiko bigun galkorrak zulatzeko erabiltzen zirela batez ere. Noailleseko gubila oso estandarizatuta zegoen eta zeregin espezializatuetarako erabiltzen zen tresna txikia zen eta 3 zentimetroko luzera eta 2 zentimetroko zabalera baino gutxiago izaten zuen askotan.

Solutre aldian agertu zen jostorratza, alegia, Gravette aldiaren hurrengo aroan, eta ikertzaileek Noailleseko gubila jostorratzaren aurrekaria izan daitekeela uste dute.

Iturria: UPV/EHU.