Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nitratoek eta metal astunek uretan eragindako kutsadura neurtzeko biosentsore bakterianoak garatu dituzte UPNA/NUPeko ikasleek

Dokumentuaren akzioak

Nitratoek eta metal astunek uretan eragindako kutsadura neurtzeko biosentsore bakterianoak garatu dituzte UPNA/NUPeko ikasleek

2019/10/30 - Unibertsitatea.net
Massachusettseko Teknologia Institutuak (MIT) urtero antolatzen duen biologia sintetikoko iGEM (International Genetically Engineered Machine) txapelketan lehiatuko dira.
Nitratoek eta metal astunek uretan eragindako kutsadura neurtzeko biosentsore bakterianoak garatu dituzte UPNA/NUPeko ikasleek

(Irudia: UPNA/NUP)

Massachusettseko Teknologia Institutuak (MIT) urtero antolatzen duen biologia sintetikoko iGEM (International Genetically Engineered Machine) txapelketan parte hartuko du UPNA/NUPeko ikasle talde batek.

Bakterioak eraldatuz garatu dituzten biosentsore bakterianoak aurkeztuko dituzte bertan. Biosentsore hauek gai dira gizakiarentzat arriskutsuak izan daitezkeen bi ingurumen-kutsatzaile detektatzeko: nitratoak eta metal astunak.

Biosentsore hauek nitratoek eta metal astunek uretan eragindako kutsadura neurtzeko metodo bat dira. Bi substantziak aztertzeko hainbat sistema biologiko sortu dituzte eta detektatu nahi den nitrato edo metal astun motaren eta kantitatearen arabera, kolorea aldatzen zaie bakterioei. Esaterako merkurioa badago aldatu egiten da eraldatutako bakterioen kolorea. Eta substantzia horren kontzentrazioa hazi ahala kolorea indartu egiten da, kolore morea hartu artea.
Bostonen lehiatuko dira ikasleak, urriaren 31tik azaroaren 4ra.
Irakurri proiektuaren zehaztasun gehiago hemen: UPNA/NUP.