Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en praktikak egiteko lau beka

Dokumentuaren akzioak

New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en praktikak egiteko lau beka

2019/12/04 - Unibertsitatea.net
EAEko lau gaztek izango dute beka eskuratzeko aukera. Hiru hilabeteko praktikaldiak izango dira.
New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en praktikak egiteko lau beka

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museumen hiru hilabeteko praktikaldia egiteko aukera emango die EAEko lau gazteri Guggenheim Bilbao Museoak.

Deialdia graduatu berriei (2017/2018 ikasturtetik aurrera graduatutakoei), graduaren azken urtean daudenei edo graduondoko bat ikasten ari direnei zuzenduta dago. Kontuan hartu eskaera egiteko beharrezkoa dela ingelesezko maila altua izatea, ahoz nahiz idatziz.

Praktikaldia udan (2020ko ekainetik abuztura) edo udazkenean (2020ko irailetik abendura) egiteko aukera egongo da eta dirulaguntza, 3.500 dolarretakoa izango da.

Deialdira aurkezteko epea abenduaren 16an amaituko da. Oinarriak eta izena ematea hemen.

Iturria: UPV/EHU.