Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en praktikak birtualki egiteko lau beka

Dokumentuaren akzioak

New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en praktikak birtualki egiteko lau beka

2021/03/09 - Unibertsitatea.net
EAEko lau gaztek izango dute beka eskuratzeko aukera. Hiru hilabeteko praktikaldia izango da, irailetik abendura.
New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en praktikak birtualki egiteko lau beka

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museumen hiru hilabeteko praktikaldi birtuala egiteko aukera emango die EAEko lau gazteri Guggenheim Bilbao Museoak.

Deialdia graduatu berriei (2018/2019 ikasturtetik aurrera graduatutakoei), graduaren azken urtean daudenei edo graduondoko bat ikasten ari direnei zuzenduta dago eta eskaera egiteko beharrezkoa izango da ingelesezko maila altua izatea, ahoz nahiz idatziz.

Praktikak erabat online egingo dira eta hainbat arlotan lan egiteko aukera eskainiko dute: erakusketen diseinua, hezkuntza, komunikazioa, marketina, kontserbazio-arloa, argitalpenak, argazkigintza... 

Praktikaldia udazkenean (2021eko irailetik abendura) egingo da eta hautatuek 1.750 dolarretakoa dirulaguntza jasoko dute.

Deialdira aurkezteko epea martxoaren 29an amaituko da. Oinarriak eta izena ematea hemen.