Dokumentuaren akzioak
Nevadako Unibertsitateko Jon Bilbao Katedran ikerketa egonaldia egiteko deialdia
2022/02/28 - Unibertsitatea.net
Ikerketa egonaldia 2022ko abuztutik abendura egingo da Renon. Eskaera aurkezteko azken eguna martxoaren 2a izango da.
Jon Bilbao Katedrako ikerketa-egonaldia egiteko ikertzailea hautatzeko deialdia egin dute Etxepare Euskal Institutuak eta Nevada System of Higher Education zentroak.
Deialdiaren helburua da Nevadako Unibertsitatean hilabeteko egonaldia egitea, 2022ko abuztutik abendurako tartean, eta euskal diasporaren inguruko ikerketa proiektua burutzea.
Eskaerak egiteko azken eguna martxoaren 2a izango da eta oinarriak zein eskabide orria Etxepare Euskal Institutuaren webgunean aurkituko dituzu.
Iturria: Etxepare.