Dokumentuaren akzioak
Nevadako Unibertsitateko Jon Bilbao Katedran ikerketa egonaldia egiteko deialdia
2021/03/05 - Unibertsitatea.net
Ikerketa egonaldia 2021eko abuztutik abendura egingo da Renon. Eskaera aurkezteko azken eguna martxoaren 19a izango da.
"Jon Bilbao Katedrako ikerketa-egonaldia" deialdia deitu dute Etxepare Euskal Institutuak eta Nevada System of Higher Education zentroak.
Deialdiaren helburua da Nevada Unibertsitatean hilabeteko egonaldia egitea (2021eko abuztutik abendurako tartean) eta euskal diasporaren inguruko ikerketa proiektua burutzea.
Eskaerak egiteko azken eguna martxoaren 19a izango da eta oinarriak zein eskabide orria Etxepare Euskal Institutuaren webgunean aurkituko dituzu.
Iturria: Etxepare.