Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nevadako Unibertsitateko Jon Bilbao Katedran ikerketa egonaldia egiteko deialdia ireki da

Dokumentuaren akzioak

Nevadako Unibertsitateko Jon Bilbao Katedran ikerketa egonaldia egiteko deialdia ireki da

2021/02/09 - Unibertsitatea.net
Ikerketa egonaldia 2021eko abuztutik abendura egingo da Renon. Eskaera aurkezteko azken eguna martxoaren 19a izango da.
Nevadako Unibertsitateko Jon Bilbao Katedran ikerketa egonaldia egiteko deialdia ireki da

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

"Jon Bilbao Katedrako ikerketa-egonaldia" deialdia deitu dute Etxepare Euskal Institutuak eta Nevada System of Higher Education zentroak.

Deialdiaren helburua da Nevada Unibertsitatean hilabeteko egonaldia egitea (2021eko abuztutik abendurako tartean) eta euskal diasporaren inguruko ikerketa proiektua burutzea.

Eskaerak egiteko azken eguna martxoaren 19a izango da eta oinarriak zein eskabide orria Etxepare Euskal Institutuaren webgunean aurkituko dituzu.

Iturria: Etxepare.