Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nevadako Unibertsitatean Jon Bilbao Katedrarako irakasle gonbidatua aukeratzeko deialdia

Dokumentuaren akzioak

Nevadako Unibertsitatean Jon Bilbao Katedrarako irakasle gonbidatua aukeratzeko deialdia

2020/02/07 - Unibertsitatea.net
Ikerketa egonaldia 2020ko abuztutik abendura egingo da Renon. Eskaera aurkezteko azken eguna martxoaren 3a izango da.
Nevadako Unibertsitatean Jon Bilbao Katedrarako irakasle gonbidatua aukeratzeko deialdia

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

"Jon Bilbao ikertzaile gonbidatua 2020" deialdia deitu dute Etxepare Euskal Institutuak eta Nevada System of Higher Education-ek (NSHE).

Nevadako Unibertsitatean egingo da egonaldia, 2020ko abuztutik abendura eta deialdira aurkezteko beharrezkoa izango da besteak beste doktore titulua izatea, unibertsitate mailako irakaslea izatea eta ikertzailea izatea.

Eskaerak egiteko azken eguna martxoaren 3a izango da eta oinarriak zein eskabide orria Etxepare Euskal Instituaren webgunean aurkituko dituzu.