Dokumentuaren akzioak
Neuronak soinu bidez aktibatzeko teknika bat garatu dute Estatu Batuetan
Neuronak ultrasoinuen bidez aktibatzean datza sonogenetika izenarekin ezagutzera eman duten teknikak, neuronak argiarekin aktibatzen diren modu berean funtzionatzen du baina argiarekin izan beharrean soinuarekin aktibatuz. Nature Communications aldizkarian eman dute horren berri.
Salk Institutuko eta Californiako Unibertsitateko ikertzaileen aurkikuntza izan da, optogenetika ikertzen zebiltzan, hau da, argiaren bidez neuronak aktibatzen, baina argiak ez du garezurra ongi zeharkatzen eta hori lortzeko froga ezberdinak egiten ibili dira. Modu horretan, frekuentzia txikiko ultrasoinuak garezurra zeharkatzeko gai direla frogatu zuten, hori dela eta, ultrasoinuekin neuronak kontrolatu daitezkeen edo ez ikertzen aritu dira.
Frekuentzia txikiko ultrasoinurkiko sentikorra den ioi-kanal bat aurkitu dute eta kaltegarriak diren ala ez frogatu ostean, horiek neurona batzuetan ezarri horiek aktibatzen diren ala ez jakiteko. Horretarako, beharrezkoa izan dute gas-mikroburbuilekin ultrasoinu horiek anplifikatzea.
Hemen duzue artikulu osoa irakurgai: Soinuarekin neuronak pizteko teknika garatu dute: sonogenetika.