Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nerabe eta gazteen hizkuntza errealitatea izango du ardatz Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak

Dokumentuaren akzioak

Nerabe eta gazteen hizkuntza errealitatea izango du ardatz Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak

2020/10/26 - Unibertsitatea.net
Soziolinguistika klusterrak antolatzen duen jardunaldia urriaren 28an egingo da, Eskoriatzan, HUHEZIn.
Nerabe eta gazteen hizkuntza errealitatea izango du ardatz Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak

(Irudia: Pixabay lizentzia. Iturria: Pixabay)

Urriaren 28an egingo da Soziolinguistika Klusterrak urtero antolatzen duen Euskal Soziolinguistika Jardunaldia. Aurten, "gazte eta nerabeen esparruan euskararen biziberritzearen ikuspegitik aurrera eramaten ari diren ikerketa, berrikuntza eta garapen proiektuak ezagutu eta lantzea" dute helburu eta hauxe da prestatu duten egitaraua:

 

9:15 – Sarrera

9:30 – Gazteak euskararen eszenatokian: erabileraren auzia, Jone Miren Hernandez (EHU) eta Olatz Altuna (SL Klusterra)

10:30 – Eskola giroko hizkuntza erabileraren azterketa, Iñaki Martinez de Luna eta Maialen Iñarra (SL Klusterra)

11:15 – Atsedena

11:45 – Ahozko komunikazioa euskararen ezagutza baxueneko inguruneetako ikastetxeetan, Idurre Alonso (HUHEZI-MU), Agurtzane Azpeitia (HUHEZI-MU) eta Olatz Bengoetxea (SL Klusterra)

12:30 – Nerabe eta gazteen puzzlea osatzen I

  • Bertso-eskolak sozializazio eremu gisa – Miren Artetxe (EHU)
  • Kirol-taldeak erabilera gune – Jaime Altuna (EHU)
  • Ludikotasuna eta emozioetatik eragiten – Pulunpa- Euskal Herriko Ikastolak
  • Gazteei begira: usteetatik jarreretara – Gipuzkoako Urtxintxa Eskola
  • Gazteak euren aktibazio prozesuen ikerlari – Jone Goirigolzarri (Deustuko Unibertsitatea)
  • Euskararen erabilerara espedizioa – Euskarabentura

 

14:00 – Bazkalordua

15:00 – Nerabe eta gazteen puzzlea osatzen II

  • Lidergoetatik eragiten – Eusliderrak- AEK-Ahize
  • Aisialdiaren gakoa – Euskaltzaleen Topagunea
  • Soziolinguistika lantzen ikasgelan – Emun
  • Unibertsitateko ikasleen hizkuntza-profilak eta erronkak – HUHEZI

 

16:00 – Mahai-ingurua: norantz? zein bidetatik?, Jone Miren Hernandez (Euskal Herriko Unibertsitatea), Jone Goirigolzarri (Deustuko Unibertsitatea) eta Pablo Suberbiola (Soziolinguistika Klusterra)

17:30 – Amaiera

 

Esan bezala, urriaren 28an egingo da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Izen-emateko jo hona.

(Iturria: Soziolinguistika Klusterra).