Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Negutegi-efektua eta kontsumo arduratsua hizpide Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan

Dokumentuaren akzioak

Negutegi-efektua eta kontsumo arduratsua hizpide Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan

2019/10/21 - Unibertsitatea.net
Urriaren 24an izango da jardunaldia Klima-aldaketaren Aurkako Nazioarteko Egunean.
Negutegi-efektua eta kontsumo arduratsua hizpide Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Urriak 24an, Klima-aldaketaren Aurkako nazioarteko Egunean, jardunaldia antolatu du Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak.
Bertan, kontsumo arduratsuarekin negutegi-efektuko gasen isurketa nola gutxitu daitekeen azalduko dute eta horretarako bi gonbidatu izango dituzte:
  • LKS Krean: "Ingeniaritza eraldaketa sozialaren tresna. Euskadi, energia eta klima-aldaketa".
  • Goiener: "Energia berriztagarriak. Euskal Herrian badugu alternatiba".
Jardunaldia 18:30ean hasiko da Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren (Loramendi kalea 4, Arrasate) Iturripeko campusaren 6212 ikasgelan.