Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Neandertalak eta cromagnonak: bi gizateria, bi patu

Dokumentuaren akzioak

Neandertalak eta cromagnonak: bi gizateria, bi patu

2020/01/14 - Unibertsitatea.net
Asier Gómez Olivencia paleontologoak bi espezieen gainean hitz egingo du, bihar, urtarrilak 15, BIlbon.
Neandertalak eta cromagnonak: bi gizateria, bi patu

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

"Neandertalak eta cromagnonak: bi gizateria, bi patu" hitzaldia emango du bihar Asier Gómez Olivenciak. Giza Paleontologian doktorea da eta bi espezieen arteko antzekotasunak eta desberdintasunak aztertuko ditu urtarrilaren 15ean Bilboko Bidebarrieta Liburutegian, arratsaldeko 19.00etatik aurrera.

Hitzaldirako sarrera librea eta doakoa den arren aurretik gonbidapena eskuratu behar da liburutegian bertan (10:00-14:00/16:00-20:00).

Hitzaldia, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrietako Liburutegiak hilabetero antolatzen duten "Bidebarrieta Zientifikoa" zikloaren barruan antolatu da.

Bertaratzerik ez duenak streaming bidez jarraitzeko aukera izango du KulturguneaTB bitartez.

Iturria: UPV/EHU.