Dokumentuaren akzioak
Nazioarteko Urpeko Zinemaren 33. edizioa Donostian
2009/04/07 - Unibertsitatea.net
Nazioarteko Urpeko Zinema ospatuko da Donostian apirilaren 14tik 18ra.
Aurtengoa 33. edizioa da eta jatorri desberdineko 25 pelikula proiektatuko dira, hain zuzen, Espainiar Estatuko, Holandako, Italiako, Belgikako, Alemaniako, Britainia Handiko eta Frantziako lanak.
Marrazoei protagonismo handia emango zaien arren, baleak, arrezifeetako bizitza, hondoratutako itsasontziak eta munduko ekosistemak ikusteko aukera ere egongo da.
Gaztelaniaz izango dira emanaldiak eta Andia kaleko Kutxa aretoan erakutsiko dira.