Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nazioarteko komunikazioaren XXVII Kongresua antolatu du Nafarroako Unibertsitateak

Dokumentuaren akzioak

Nazioarteko komunikazioaren XXVII Kongresua antolatu du Nafarroako Unibertsitateak

2012/03/21 - Unibertsitatea.net
Nafarroako Unibertsitateak (UN) Nazioarteko komunikazioaren XVII Kongresua antolatu du "Generar confianza: la comunicación de instituciones en tiempos de crisis" izenburupean (Konfidantza sortu: instituzioen komunikazioa krisi garaietan). Biltzarra bihar eta etzi burutuko da.

Azken hilabeteetan hiritarrek beraien instituzioetan duten konfidantza krisian sartu da. Euroguneko merkatuen zorrak sortarazitako mesfidantzari mesfidantza politiko eta sozialak gehitu zaizkio. 15M bezalako mugimenduek eragin handia izan dute boterean daudenen eraginkortasuna zalantzan jartzeko. Konfidantzarik ba al dugu gure instituzioetan?Zeintzuk dira konfidantzaren mekanismoak? Nola gestionatzen dira sektore publikoaren ukiezinak? Nola sustatzen da konpromisoa eta nola inplikatu daitezke hiritarrak?

Programa eta informazio guztia HEMEN.