Dokumentuaren akzioak
Nazioarteko Hezeguneen Egunarekin bat egingo du igandean Urdaibai Bird Centerrek
Bihar da Nazioarteko Hezeguneen Eguna eta hori dela eta, igandean, otsailaren 3an, ate irekien eguna egingo du Urdaibai Bird Centerrek.
Nazioarteko Hezeguneen Egunerako aurten aukeratutako leloa "Hezeguneak eta klima-aldaketa" da eta gai honen garrantzia azpimarratuko dute egunean zehar. Goizeko 11:00etatik arratsaldeko 17:00etara egongo dira zentroko ateak zabalik. Goizean zehar hegaztien eraztunketa zientifiko nola egiten den azalduko dute besteak beste eta hezeguneko hegaztiak behatzeko aukera ere egongo da. Izan ere, datak bat egiten du Europako hegaztien negu-pasaren momentu gorenarekin. Udazken bukaeran ipar Europako hotzetik ihesi etorritako hainbat espezie daude hezegunean eta hauek behatzeko aukera egongo da: Eskandinaviako penintsulatik etorritako ahate txistulariak, Wadden itsasotik etorritako mokozabalak, limikoloak...
Iturria: Urdaibai Bird Center.